Zure buzoa
Gojenola, Iņigo
Buzoa zuretzat da
bertsozko ezina,
sekula ez naiz izan
estudiante fina;
nahiz estalen ez neukan
dohaiaren ezina,
egi bat bota behar
dizut alajaina,
hobe biziko nintzan
traje bat bazina.
Eskolatik aldegin
nuen nik kalera,
eta orduan galdu
len nuen aukera;
beti izan dudanez
alferren tankera,
helduaz zortziretan
lantegi honera,
zu jantzi behar
jarraitu aurrera.
Honera iritsi naiz
pausoka pausoka,
ta pezetak kontatzen
nik neure burruka;
beti erdi tartarrez
prakak urratuta,
zu aldatzerik nik neuk
ezingo det uka,
barria erosteko
dirurik baneuka.
|