inprimatu
Estibaliz'eko Andre Maria
Izenburua:
Estibaliz'eko Andre Maria
Sinadura:
Agirrezabal, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirrezabal, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
255

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Estibaliz'ko Andre Maria

 

Agirrezabal

 

 Antxin-antxiñetik Ama Birjiña

 Dago Euskalerriko mendietan,

 Emengo ta ango tontorretan

 Ba.da nun-nai Zeruko Ama Birjiña.

 Bere Elizatxoak izarrak dira

 Ongi banatuak Euskalerrian;

 Arabako zelai erdi erdian

 Estibalitz'eko Andre Maria.

 

 Mendi-muño polit baten gañean

 Arabarren Zaindari zerutarra,

 Exerita dago Zeruko Ama

 Erregin-aulki baten gañean.

 Parrekor, pozik eta alaikiro

 Agertzen da Jesus zoriontsua,

 Arabar guziak bedeinkatuaz

 Amatxoren altzoan bigunkiro.

 

 Estibalitz-eko Ama Birjiña,

 Arabarren asabak autatua

 Araba'ko Buru-Batzar-Burua,

 Arriaga'ko Batzarren Erregiña.

 

 Beren biotzetan Ama laztana,

 Eta beren gauza guzien gañean

 Arabar guzien biotz-barnean

 Zaindariganako maitasutu-garra.

 

 Estibalitz'eko Andere Mari,

 Goizeko Izarra dizdiratsua;

 Emaiguzu zorion oparotsua,

 Eskatu Zerorrek, Zeruko Aitari.

 

 Eta gure, kristau-siñesmenean

 Izan gaitezela beti iraunkorrak;

 Estibalitz'eko Ama errukiorra,

 Egon zaitez, arren, gure aldean.

 

 Zaitu ezazu, ba, Euskalerria

 Eta erri onen fede gartsua;

 Aunditu ezazu donetasuna

 Gaur-egunetako Euskalerrian.

 

 Estibalitz eko Andere Mari,

 Zeruko izarrik diztiratsuena.

 Zu zera Amarik biotzperena.

 Agur, bada, Zeruko Andere Mari!

 


inprimatu