Pistolak eta bakea
Goikoetxea, Iņaki
Ez naiz pistolak eskuan hilen
ene izarraren hortzetan baino.
Itsasoa gorri dago
Baionako kaiak zulatzeraino
Pakearen zama bedeinkatua
agian ez da agortuko
txistulari zaratatsuen emazteak hilaz
are gehiago ni ez naiz
funeralera joanen
osteguneko zaparradaren azpitik,
pistolak eskuan,
ene izarraren hortzetara baino