Ni alkate banintz
Goiburu, Eneko
Segurako Alkate
izendatu naute
herritarren goguak
behar dira bete
kanpotarrek hementxe
bizi nahi badute
Euskaraz ikasteko
dute hilabete
Herri hontan tabernak
eskailera saila
legatzak harrapatzen
asko dira saia
harrapatu ta gero
ezin igo maila
berdindu eta jarri
sarrera lasaia
Txoriak botatzen
ehiztariei multa
azeri ta beleak
behar dira bota
apunteria findu
zaindu eskopeta
txerri gorri ta xagu
asko dago eta
Kale estu hauetan
hainbeste arazo
balkoiak teilatura
behar dira jaso
aparkatzen hasita
gehienen frakaso
astoakin ibiltzen
ziraden eroso
Urteak pasa eta
herria hustutzen
mutil zahar hauek denak
ez dira ezkontzen
negu hau hotza dator
saiatu aurkitzen
tabernak utzi eta
etxeak berotzen
Uraren zerbitzua
behar da berritu
eta horretarako
esanai jarraitu
goizean goizetikan
harropak garbitu
txokolatea gera
bertatik serbitu
San Joanetan plazan
badago lekua
nahiz eta musikak
zoratu kaskua
herriko jende denak
dantza aurreskua
gazteak zaharrari
emanaz eskua
Alkate berri honek
buruan dabiltza
beste mila gauz baina
orain ezin mintza
norbait kexu badago
etorri honuntza
berai emango diot
herriaren giltza
|