Maite zaitut neska
Guereño, Xabier
Maite zaitut, neska,
zuk ba dakizu.
Ez entzungor egin
nire eskariai.
Hamasei urtekin
zuk ez dakizu
munduan guztia
ez dala ona.
Ez dakizu noruntz
joango zaran;
munduko bideak
ugari dira:
aldatz gorakoak
ala zabalak,
zuk pentsau beharko
zein da zurea.
Lorarik badago
Euskalerria-n
nik ez nahi neuke
zapuztutzea.
Bere usain gozoa
galdu ez daiten
lur eta aldea
nahi neuke izan.
|