Gorputza ederki dantzatzen da
Gazte bi
-1-
Gorputza ederki dantzatzen da
pilota joko honetan
pelotariari izerdia
ageri zaio kopetan
eskuak zainduak behar ditu
arintasuna hanketan
euskaldun denok gure joko han
maitea dugu benetan
-2-
Herriarekin pilota joko
honek badu lokarria
bera merio dala ez dugu
baztertu behar herria
kirola ongi iduritzen zait
bar dezaiogun neurria
bere bitartez osa dezagun
gazteri zindo berria.
-3-
Kiroletatik pilota izan da
zenbait herritan nagusi.
Polita eta ederragorik
ez dut iņun ere ikusi.
Gazte gaztetik frontoira joan da
bertan genduen ikusi.
Saia gaitezen maite duguna
sekula ez dedin jausi.