Eguberritako otoitza
Suenens, Leo-Josef
«Da nobis Domine, fidei,
spei et caritatis augmentum...»
Emaizkiguzu, Jauna,
begiak ikusteko,
bihotz bat maitatzeko,
eta arnasa.
Ikusteko begiak Zuri eskatzean
otoi daizugu Zure begiak guri emateko,
Zuk dakusazun bezala guk ikusteko
mundua, gizonak eta beren kondaira.
Eta gure kondaira propioa.
Iguzu zure pentsamenari egoki gatzaion
egunez egun, eta orduz ordu.
Egizu bihur gaitezen, poliki poliki,
gu kreatzean nahi izan duzuna;
Egizu zure ikuspuntua har dezagun,
Zure ikuskera.
Egin gaitzazu Zure Hitzarekiko esaneko,
horrek bizitza oro argitu eta eraberritzen baitu.
Emaiguzu bihotz bat maitatzeko
haragizko bihotza eta ez harrizko bihotza,
Jainkoa eta gizona maita ditzagun,
Zerorren Bihotza emaiguzu, egiazki maitatzeko,
geure buruaz ahazturik.
Beharra dugu Zure Bihotza xerta dakigun
besteren arazoa denean
tapaka hain gaizki dabillen gurearen ordez.
Izan zaite Zu, Jauna,
gure zehar maita dezana.
Emaiguzu Zure bihotza gure Aita maitatzeko,
Emaiguzu Zure bihotza Maria, gure Ama, maitatzeko.
Emaiguzu Zure bihotza zure senideak maitatzeko,
gure ere badira-ta,
hemen behetik maita ditzagun
zerura aurreratu zaizkigunak
-horrek ongi errazagoak dira maitatzen-
maita ere ditzagun
lurraren gaiñean alboratzen ditugunak
eta zenbaitetan bultzatzen gaituztenak
jakinda edo gabe.
Eta emaiguzu arnasa
bidealdian itoka ez goazen,
gure birikak etengabeki egon ditezen
oxijenoz eta egurats indargarriz beterik.
Lagun diezagun biharreruntz aurreratzen
atzera begiratzeke, ahalegiña neurtzeke.
Arnasa aurpegi eman ahal diezaiogun
gizonek -eta Zuk beraz- gugandik
itxaoten duten guztiari.
Arnasa itxaropena berriro edukitzeko
bizitza gaur goizeon hasiko bailitzan;
diren eta ez direnen kontra itxaroteko
Zu aurrean zaitugulako, eta Zure agintza dugulako.
Gugan gizonen esperantza denak eramanaz
baiña baita beren atsekabe denak ere.
Emaiguzu arnasa, edo hobeki Zure arnasa:
Aitaren izenean Zuk bidali diguzuna,
Zure Izpiritua, nahi duenera haizegiten duen Izpiritua.
Boladan edo haize-kolpean,
edo ukitu ariñez.
Zure goiargiak jarraitzera deitzen duzunean.
Emaiguzu Zure arnasa,
guri arnasteko sakonetako otoitza,
Zugandik gugana igotzen dena,
Zure ospe-itzultzea eskatzen duena,
Jainko-betetasuna irrikatzen duena.
Jauna, Zure begien beharra dut,
emaidazu fede bizi bat.
Zure bihotzaren beharra dut,
emaidazu oztopo gaintzaile den maitasuna.
Zure arnasaren beharra dut,
emaidazu Zure itxaropena,
neretzat eta Zure Elizarentzat.
Gaurko Eliza lekukotasun bat
izan dedin munduarentzat
eta honek kristauak ezagun ditzan
beren begiratu argitsu eta lasaian,
beren bihotzaren berotasunean
eta baikortasun ezin suntsitu hortan,
beren esperantza alaitsuaren
iturri ezkutu eta aldagaitzetik
sortzen dena.
Otoitz hau, Jauna,
Aldi orotarako otoitza da.
Baiña Eguberri-bezpera honetan
Nik eskatzen dizut
niretzat eta nire anai-arreba guztientzat,
orobat borondate oneko gizon guztientzat
-urduri eta bilaketan dabiltzanak-
begiak ezagutzeko
Jainkoaren irritarra
jaiotzen den Haurraren aurpegian.
Emaiguzu bihotz berri bat onar dezagun,
bere mezua gure dezagun
eta bere Ebanjelioa
egunoroko bizitzan itzul dezagun.
Emaiguzu azkenik
arnas indartsu eta bizgarria
Jaunarekin ibiltzeko,
gure pausoak bereetan jarriz,
egunen eta datorren urtearen
harian...