Ezti-mordo gaņean
Zubigar
Orain amaika urte bezela Osintxu baten
goroldiozko ertz eze-ezean
txorten tentedun lore samur bat sortu zizaizun
ezti-gai guriz bete-betea.
Bere gaņean
egiņalean
agitz pozkiro ezti-gai biltzen jardun dezula
ikusi zaitut aldi luzean
Gazteiz aldeko, anbat aranzdun, erlauntz artara
eramateko negu otzean.
Lore samur au laztan gozoaz estutu zendun
sortu zan une bere-beretik
txorten barrengo muin sendo ta pipil gaņeko
gaiak artzeko lore artatik.
Nonbait igeri
Jainkoak zuri
Osintxu urreko loretxo arren bear ziņala
gaņezkatzeko Zorion-eztiz
ta lortu dezu urrats bat ere oker ein gabe
loretxo arren txorten albotik.
Zorion aldi leguna
gaur zuk lortua dezuna;
gotzonak berak jaitutzen daude
abesti samur bigunaz.
Gazteiz uriko erlebatz artan iņoiz etzera
erle-nagi ta zabarra izandu
eta aberaskak ezti gozoaz ondo betetzen
trebetasunez jarraitu dezu
eta gaur pozik-igeri zabiltz
plisti-plastaka ondo-gabeko eztizko putzu
gozatsu ortan benetan zorun
gureganaņo eltzen dirala pozezko tanto
zipristintsuak guk ar ditzagun.
Bizar gabeko galburu edo arantz gabeko
gaztain morkotsik ez dan bezala
ondo dakigu arantz gabeko erlauntaik ere
ludi onetan iņon ez dala
eta Gazteiz'ko - eultza barrengo
zimiko latzak aldi luzean jasan dituzu
zure bizikera agitz apalaz
zimiko ondoren ezti-mordoa millikatuaz
bizi izateko Ark nai bezala.
Zorion aldi leguna
zuk gaur lortua dezuna,
gotzonak berak jaitutzen daude
abesti samur bigunaz.
Onbidearen zidorretatik aldi luzean
ardura aundiaz jarraitu dezu
eta ordaņez jainkoa bera ogi irudian
eskuetara gaur jetxi zaizu.
Zure mingaņa - izketa apaņaz
agaitz urduri gartsu arrenga Beraxeganontz
samur zuzentzen nabaitu dizu
eta zerutar ezti-mordoaz gozo izateko
goitik beraņo igurtzi zaitu.
Gaztearoan, gaur arteraņo, zintzo ta leial
izandu zeran artzai-mutilla:
artzaingorako gai zeralako gaurtik Artzaiak
zedorrei uzten dizu makilla,
beaz otsoa - zure sorora
bildotx iresle sartuko balitz, dantzatu ondo
gaur jaso dezun artzai-makilla,
zure mendiko artalde txukun artara iņoiz
sartu ez dedin ludi-naspilla.
Zorion aldi leguna
zuk gaur lortua dezuna;
gotzonak berak jaitutzen daude
abesti samur bigunaz.
Gaur abaraskan bildua dezun ezti-tartean
arantz zar, txorrotx bat nabai dezu
ta au nabaitzean zure biotza ainbat atsege
ezti-gaņean moteltzen zaizu.
Osin urrean - zegon lorean
ezti-gai biltzen lagundu zizun aita nai eta...
ludian iņon ezin arkitu
eta arantzari aitarik gabe iņola ezin
mutur txorrotxa ziaro moztu.
Gotzonaz goian zure egun aundi zoragarria
jaitzen dagola gogoratzean
berriro poza jabetzen orde aita gabeko
biotz apal ta oso on orretan.
Zure malkoak - ezti tantoak
izan bitez ba gaurko egunez, berok gozoro
begietatik ixuritzean
zure ama, zu, senide, aide ta adiskideok
goza gaitezen ezti-tartean.
Zorioneko eguna
gaur pozez jaitzen, dezuna;
jauna'k iraunkor ein dezaizula
eskar ugari legunaz.