inprimatu
Txori gaixoak!
Izenburua:
Txori gaixoak!
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
148.zk.
Orrialdea:
60

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txori gaixoak!

 

Iruzubi

 

 Txori polit gaxo bi

 izotzetan,

 naigabea zutela

 biotzetan,

 elur jasa batean

 jira bira,

 zitzaizkidan etorri

 atarira.

 

 Nere kayoltxoaren

 atarian

 negarrez txio txio

 goiz batean,

 otzak eta goseak

 kuzkurturik

 arkitzen ziran ezin

 pizkorturik.

 

 Irten nitzan etxetik

 berengana,

 bioi emate arren

 beren jana:

 ta apalkiro arturik

 txapelean,

 jari ditut txokotxo

 epelean.

 

 Seaskako aurraren

 oiñtxoetan,

 gozatzu-xamur-legun,

 beroetan,

 zapitxoaz gañetik

 estalirik,

 antxen daude gaixoak

 alkarturik.

 

 Abesten asi dira

 bi txoritxo:

 eman zaiezu musu,

 bai, enetxo:

 Laster bai dira izango

 egatuak,

 txoritxo zuk seaskan

 berotuak.

 

 Txorrotxo, txio, txio

 ari dira

 Irten naiean ariñ

 goi mendira:

 Ta abestitxoak aura

 esnaturik,

 ­Pipia! dio parrez

 arriturik.

 

 Irten da eguzkia

 sortaldetik

 bai ta txoriak ere

 kaiolatik:

 eta elur-izotzak

 urtutzean,

 alai abesten dute

 nere etxean.

 

 Orain jarri dirade

 bero bero:

 t'etxe inguru dabiltz

 egunero.

 Zeruari eskerrak

 maiz emanaz,

 Gure jaungoikoaren

 biotz onaz.

 

 Nere egun berriko

 esnaerak

 dirudi aingeruen

 izaerak:

 Aingeru bat seaskan,

 nere lagun:

 txoriño bi kantari

 gau ta egun.

 

 Alaitasuna dago

 nere etxean,

 abestiya egunero

 leio ertzean:

 emaztea ta aurtxoa,

 aingeru lez,

 txorieri begira

 irri parrez...

 


inprimatu