inprimatu
Pasai Bide
Izenburua:
Pasai Bide
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
140.zk.
Orrialdea:
116

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pasai bide

 

Garbizu, Danel

 

 Barruti ertzeko gaztaindi bide

 zera zu izendatua,

 zugaitz ta lorez, ibai, itxasoz

 bai ederki inguratua.

 

 Auntz eta ardiak alai dauzkatzu

 ortxen zuk sasi tartean,

 usai gozodun garotatikan

 kirkirra ixildu artean.

 

 Ementxetikan ikusten ditut

 korkoyen jauzi ariņak

 ta oyei begira, abestutzen du

 zugaitzetikan tariņak.

 

 Mendi, itxaso, baso, ta zelai

 ta errekatxoen ertzean

 mota askotako txorikumeak

 dituzu asi mayatzean.

 

 Seaskatxo bat egingo det nik

 zuri araskak kenduta

 ta aziko ditut ume garbiak

 zure ostoetan bilduta.

 

 Pixti guztiak asetzeko ainbat

 janari zuk badaukazu

 ta ur garbiakin errekatxo bat

 Jaizkibel'ek eman dizu.

 

 Zugaitz azpiko ur axalean

 aatetxoak ojuka

 beti dauzkatzu, zu zaudelako

 itxasoairi musuka.

 

 Aate oyen aldamenean

 mutil koskorrak igeri.

 Zu bezin polit, ta ederragorik

 ezertxo ezta ageri.

 


inprimatu