inprimatu
Ama euskera gaxoa!
Izenburua:
Ama euskera gaxoa!
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
143.zk.
Orrialdea:
162

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama euskera gaxoa!

 

Iruzubi

 

 Egun guztiya zutzaz oldozten

 igarotzen det nik, ama:

 eta arratsean ezin lo egin,

 iltzera zoaz ­au lana!

 

 Jaikitzen naiz, ba, laguntza billa

 laxterka pozik zugatik:

 baņan, alperrik, nere amatxo

 ia iltzera igugatik!

 

 Bular gozoaz ase zenduan

 semeak zaitu ukatzen.

 Au oņazea, ama maitea,

 ­negarrez nago urtutzen!

 

 Txikitandikan beti izan dizut

 biotzeko maitasuna:

 Orretxegatik ia galdu det

 zugatikan osasuna.

 

 Erbestetikan badira etortzen

 zu iltzearren etsayak!

 ¨zer dute egingo orain zurekin

 mendiyan dauden artzayak?

 

 Ilkeri ontan negar-zotinka

 goibeldu da aberriya:

 ¨nola aseko det zu pixtutzeko

 nik daukadan egarriya?

 

 Bene, benetan, eta biotzez

 dizut esaten egiya:

 zugabetanik bizitzekotan,

 naiago utzi biziya.

 

 Agur, artzayak, bildotx, ardiak,

 mendi, soro, ta zelayak;

 zikin kutsurik gabeko borda,

 bast etxe txuri alayak.

 

 Agur, bai, agur, baso, sagasti,

 bikaņ ta oparotiyak,

 bukatu dira artzai txabolan

 txixtu goxo, ta abestiyak.

 


inprimatu