Epai-mahi aurrean
Galdona, Koldo
Guri tokatzen zaigu
lana egitea
betroiaren doinuan
jendea alaitzea
hobe dut bukatzean
bertsoa lantzea
eta txapelketa hortan
fiero abestea
batek laguntzea
besteak nahastea
ta nik despisten
hobe aldatzea
nahiago dut beste bat
gero osatzea.
Ea epai mahikoek
didaten ematen
puntu pila bat eta
txapela ipintzen
lan asko egin dut bai
bertsoa osatzen
denbora eukiz gero
hasi naiz jolasten
ez badut gozatzen
lagunekin batzen
Orduak pasatzen
txiteak azaltzen
ez didate utziko
txapela jartzen.
Jende guztia dago
bai nere aurrean
baina sariak berriz
beste aldean
mutil guztiak datoz
bai nere galdean
ea txapelketa hau
irabazi dedan
hango epelean
txaloen artean
ta denon ustean
gure antzokian
txapela jarriko det
buru erdian.
|