Marije Lagunari
I
Marije Lagunari
zazpi bertso berri
bere eskolatik nahi
diogu igorri
desordenean dugu
bertso bana jarri
bakoitza norena de
den zuk ezetz igarri
II
Irteten zarenean
hemen duzu zita,
baina orduarekin
argi eduki bista
"Ani"k arau berria
baitauka jarrita:
zazpiak pasaz gero
atea itxita
III
Nahiz eta Gotzon dugun
aurtengoan maisu
"mate"tan andereņo
oraindik zara zu
egingo al diguzu
mesede bat, aizu!
azterketa bat behintzat
txibatu ezazu
IV
Marije joan zara
guretzat akabo,
besteekin sartzea
azkozaz zailago,
lehen bezain azkar ezin
klaseak igaro
zurekin "mate"n txarto
zu gabe txarrago
V
Guri lagun jator bat
nola zaigun falta
beti egingo dugu
oihu eta zarata,
bertso eskolarako
txoria zara ta
etor zaitez, Marije
leihotik saltata
VI
Zure "mate" omen da
guztientzat latza,
ulertezinak diren
zenbakien dantza,
irakasle berria
txarragoa antza
zu etortzea dute
bere esperantza
VII
Laister bukatuko da
gure ernegua
abisua harturik
da tabernerua
afari eder on bat
hau pentsamendua!
prestatzen has gaitezen
eskatu menua
GALDAKAOKO BERTSOLARI ESKOLA
|