Euskaldun berrien omenez
Gabiņa, Juanjo
Ator mutua lehen egokena
ator euskaldun berria
urbildu hadi eta hitzegin zak
hemen bait duk hire herria
Zenbat egunak eta gauak
euriak eta ortzadarrak
igaro dituk gogor ikasten
hiretzako lore ederrak
Irakatsi diguken kemena
geure hizkuntza ikasteko
hori nahia baino gehiago
ba duk zerbait goraltzeko
Ulertu duk ondo euskara gabe
euskaldunak ezin eskatu
zuhaitz batek ere zainak barik
ezin bizitzen jarraitu
Orain euskara berriz jaio duk
gaurko hizkuntz bat izan dedil
betirako borroka libratuz
bizitza ukanen ala hil
Horrexegatik gaurko egunetan
hazkundea duk hik premia
euskaldunen kopurua gehituz
eraiten duk geure azia
Ipar haizea, hego haizea
azia diagu euskara
euskaldun berri, euskaldun zaharra
denok euskaldunak gera
Ator euskaldun berria honera
ator anaia, etor hadi!
euskaraz mintza, bizarra ez moztu
bizi dedila Euskadi!