Gertatzen dana ikusita kezkak
Gertatzen dana ikusita kezkak
etortzen dira burura.
Herria ezin leike ixildu
batzuk nahi duten modura.
Udal-etxeak hartu dezala
arazo honen ardura.
Kanpora ezin eraman leike
herrian behar dan ura.
Urikan gabe arkitzen dira
eskolak eta komonak.
Zenbait famili ere badira
era horretan egonak.
Honen aurrean hau galdetzen du
buruz pentsatzen dagonak.
Kontzientzirik bait ote dute
udal txeko "gizonak"?
Erreka legortu arraiak ito
igartu berriz zugaitzak.
Urik ezdagon tokian sarri
sortutzen dirade gaitzak.
Garbitasunik gabe gelditu
famili askoren bizitzak.
Igoera honta irixterikan
ez luke nahi Alkizak.
***
Alkizan bada apaiz etxea
deitzen dioten kabia.
Ta berarekin egin dutena
guretzat ez da garbia.
Pentsatu zagun diruz saltzea
dela zentzurik gabia.
Herrian esku uztea ez alzan
izango askoz obia.
Goitikan behera dauden legeak
badute kalte ugari.
Nortasuna kendu nahi diote
horrelako etxeari.
Horregatik esaten diogu
hori saldu dutenari.
Burla haundiagorik ezin egin
Alkizako herriari.
Herriak ez du inoiz maite
maltzurkerizko biderik.
Ta zoritxarrez bada oraindik
diruz saltzen den jenderik.
Bainan guk ezin onhartu dugu
holako jokabiderik.
Herriko gauz bat inork saltzeko
ez dauka eskubiderik.