Gernika
I
Duela berrogeita hamar urte
jazo genuen ekaitza
su ta odolezko ihintza,
gorrotopean euskaldun askok
galdu bait zuten bizitza. (bis)
Gernikak ordun jaso zuena
ahaztutzen hain da gaitza.
Testigu dugu haritza.
Otsoen gisa ospatu zuten
heriotzaren garaitza;
egun hartako hobendun asko
jauntxo bezala dabiltza.(bis)
II
Gizon txiki bat, gizon,txiki bi
bi otsok lagun elkarri
odol freskoen egarri,
faszismoaren zarpatzar horrek
kolpe zion Gernikari. (bis)
Bihotz gabeko egazti haiek
herriaren suntsigarri,
zenbat gazte eta zaharri
ote zioten negarra eta
azken arrasa ekarri!
Hostoak odol zipriztinduaz
askatasun haritzari.(bis)
III
Etsai maltzurra jagole zegon
lehendik Gernikarako,
bai Hitler eta bai Franco
Gure nortasun eta izatea
gorrotatzen zutelako.(bis)
Lehen etsaia ugari gendun
gaur ere badira frango,
Ez dugu amor emango
sua ta odola utzi ziguten
herri oroimenerako
oroimen hori dugu testigu
gure azken xederako.(bis),
IV
Ahaztu ezin den egun latz haren
ondorengo albisteak I
gaur ere dira tristeak.
Zenbat gudari hil ote ziren,
zenbat haur da emazteak!(bis)
zenbat garraisi ito zituen
Gernikaren errausteak?
Herri bat hausteak?
Baina berriro loratu dira
haritz aldaska gazteak;
batzuk joan ziren, gu joangoo gara
helduko dira besteak.(bis)
V
Gernikan piztu ziguten sua
oraindik dago piztua,
da ez daukagu ahaztua
gure aurreko gudari haien
hain jokabide prestua. (bis)
Atzoko oihu berbera dabil
gaurkoarekin lotua,
herriko oihu freskua,
askatasunen eske ari den!
deihadar oihartzuntsua.
Gora Gernika, bizi Gernika
Gora Euskadi askatua.