Xenpelar lagur, bizi zinen zu
Ezponda
Xenpelar lagun, bizi zinen zu
lanean zuzen ta larri.
Euskal Herria nahi zenuen
goikomailean ezarri;
Zu mundutikan joan zira eta
hori da ha harrigarri,
zuk erran hitzak, egin ere guk,
erten ditugu elgarri.
Xenpelar lagun, zure hitz hori
eutzat ez da izan utsa,
bertsoetan ari zinen eta
ematen zenigun funtsa;
Orain zeruan zirela eta
badakigu arras untsa,
amoregatik hortik ere zuk
egin zaiguzu laguntza.