inprimatu
Joxe Agirre "Oranda"ri
Izenburua:
Joxe Agirre "Oranda"ri
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
818.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Joxe Agirre "Oranda"ri

 

Izazpik

 

 1

 

 Izarraizpeko kattagorria,

 basoaren oihartzuna,

 harrokerizko ikastetxetan

 asko ikasi etzuna.

 Lurrak dituen arrazoi sendoz

 osaturikan zentzuna,

 Euskal Herrian hamaika aldiz

 gustora asko entzuna.

 

 2

 

 Izarraizpeko baserri baten,

 harkaitzean sortu zan da,

 orain arteko bertsolarien

 sustraia hori izan da.

 Iturri garden gozoetatik

 bertsoen ura eranda,

 hire eskola paregabea

 sortu hintzaden ŤOrandať.

 

 3

 

 Egun batean lur sakonean

 erein ziguten hazia,

 udaberriko gazte haroan

 loratzen gogor hasia.

 Geroztik ez du jakinduria

 liburutan ikasia,

 baizik amaren bular gozoak

 erantsi zion grazia.

 

 4

 

 Gaztetan hasi eta geroztik

 herriz herri zenbait pauso!

 Berez etorri ona duenak

 kantatutzen du eroso.

 Triste daudenak alaitutzeko

 aparta izan haiz oso,

 Euskal Herrian eragina duk

 hamaika algara gozo!!!

 

 5

 

 Bertsotarako erreztasuna,

 entzun-gozoa abotsa,

 edozein gaitaz kantatutzeko

 ez dana inoren lotsa,

 arrazoietan apartekoa,

 ziri sartzaile zorrotza...

 alderdi denak aitatzekotan

 etzegok zerrenda motza.

 

 6

 

 Omenaldia hartzeko, Joxe,

 hik ez duk hainbat edade,

 nunbait hirekin oroitu ditut

 besteak baztertu gabe,

 Jatortasunez eginik hago

 herri-bihotzaren jabe,

 aurrez zorion anaikorrenak

 ikusten ez bagerade.

 


inprimatu