inprimatu
Euskararen indarra, gure indarra
Izenburua:
Euskararen indarra, gure indarra
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1119.zk.
Orrialdea:
262

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskdararen indarra, gure indarra

 

Etxezarreta, Jesu Mari (Izazpi)

 

 Askatasun hoizeak

 garamatza hegan,

 aurten Kilometroak

 ospatzera Deban

 

 Izarrak diz-diz daude

 zerutik begira,

 nola ematen dugun

 Itziartik jira.

 

 Pozik mendiak eta

 pozik itsasoa,

 eskola bat sortzeko

 da kemen jasoa.

 

 Gu herriaren alde

 arima ta gorputz,

 testigu hor dauzkagu

 Arrio eta Andutz.

 

 Euskararen eguna

 ospatzeko asmoz,

 Euskal Herri guztitik

 lagun asko datoz.

 

 Kilometroak pozik

 gara ibiliko,

 jakinikan Euskara

 ez zaigula hilko

 


inprimatu