Neuri gertatua
Etxeberria, Segundo
-1-
Seme polit bat eman
digu Jaungoikuak,
pozik gurasuak,
oraintxe bai gerala
zorionekuak!
Baņa gauza danak ez
dira gogokuak
aita berriak ere
ba-ditu kontuak,
esatera nijua
gertatutakuak.
-2-
Juzgaduan ba-nuan
zerbait eginkizun
ala bearko zun,
ta ustez eraman det
orrenbeste zentzun.
Baņa eztet arkitu
nai ainbat maitasun,
ibilleraren berri,
emaztea, entzun,
ia gertatu dana
sinisten didazun.
Nolabait zuzendu nai
Juzgaduko gauzak
ta bear laguntzak,
juez, sekretario,
biak andaluzak;
gure izkuntzan aurka
eztaude amutsak,
bi jakintsu usteko
diran petral utsak,
kendu nai zizkidaten
kokoteko autsak.
-3-
Nere lenengo itzak
gogo onekuak,
Egun On Jainkuak!
Ta gaizki artu dute
Andaluzikuak.
Illiak zutik ziran
sudur-azpikuak
begiratuak berriz
bildurtutzekuak...
bedeinkatu ditzala
Aita zerukuak.
-4-
Andaluzan izkuntzan
ni ez naiz abilla,
neretzat da zailla,
ta gertatu ditezke
ni bezela milla.
Maixutzarako eztet
bikote umilla
launa arrua ezta
oien ixkanbilla!
bizkor bialdu naute
laguntzaren bllla.
-5-
Lenago era ba-ditut
ate batzuk juak,
Euskalerrikuak,
baņa etziran ezer
orain artekuak;
berriz esaterako
Egun On Jainkuak,
aztertuko ditut nik
bazter da txokuak,
ia an ote dauden
Andaluzikuak.
Gertatuko ote zan
orrelakorikan
sekula oraindikan?
Gu juzkatzera etorri
Andaluzitikan.
Auxen da naigabea
nere barrendikan,
euskaldunak ez al du
eskubiderikan
erria Juzgatzeko
bere aldetikan?
|