Joxe Martin gudaria
Esnaola, Arantza
Zu izan zera Joxe Martintxo
Usurbilko gudaria
zuk utzi duzu guk segitzeko
borrokarako Haria.
Orain zu hemen ez egon arren
zurekin dago herria
bagenekien guk oso ondo
Martin, zinela guria.
Guretzat eman duzu dena ta
asko duzu borrokatu
Hau ikusi ta gero gu nola
zure izenaz ahaztu,
zure berriak gogoz gogotik
egingo ditugu-aipatu.
Guk altxa dezagun zure lana
hau ez dadila hondatu.
Joan zara beraz gure laguna
Joxe Martin Sagardia
Horrexegatik nahi dut nik ere
egin azken esaldia.
Guretzat zure lan guzti hori
izandu baita haundia
ez dugu inondik ere aztuko
egin duzun mesedia.
Ezin dugu sinistu oraindik
zure bizia joan dala
bainan guretzako ezpirituz
oraindik hemen zerala
Herria utzi duzu malkuak
begietatik daiola,
Euskadi zalbatzeatik eman
baitzendun zure odola.