Lasarteren omenez
Esnal, Pedro MĒ
1
Agur Aia herritik,
Lasarte laguna,
presta ezazu bihotza,
ba dator eguna,
zure omenaldirako
hautatu duguna,
irriparrez jantzia
helduko zaiguna.
2
Bihotzaren aginduz
lagunen hizkeran,
esker ora azalduz
zor ditugun eran,
alaitasuna eta
gozoa aukeran,
omenduko zaitugu
San Jose bezperan.
3
Hain harrigarria den
bertsolariari
maitasunak eraiki
dio bakoitzari
herriagatik egin
duenaren sari
euskaldun bihotzetan
hainbat oroitarri.
4
Aiarren bihotzetan
zuk ere, Lasarte,
oroitarri bat duzu
bizi garen arte,
hain zara miresgarri,
hain zaitugu maite,
maitemindu gazteak
laguna hainbeste.
5
Hainbat urtez izara
gure bizilagun,
herrikide jatorra,
bihotzeko lagun,
nor bertsolarietan
zu bezain ezagun?
Horra omentzeko zenbat
arrazoi ditugun.
6
Eguna iristean
hura gure poza,
hemengo alaitasuna
eta txalo hotsa.
Zure ondoan baino
non gehiago goza?
Eztiz beteko ote
dizugu bihotzak
7
Nahiz esan beharrak
oraindik ez ahitu,
hara erraztasun ezak
pregoia amaitu.
Mihingainaren mugarik
bihotzak ez baitu,
berak dakien eran
omenduko zaitu.
|