Mikel eta Mirentxu
E[nbeita], Balendin
Mikeltxo azpaldian
Naukasu begira
Nire naimen guztiak
Zuretzako dira
Zure naimenak Mikel
niretzat balira
Posik jungo nintzake
Gaur zure kabira.
Neu be maite mindurik
Azpaldi nau zugaz
Baina enau konforme
Dabixun jokeraz,
Zeure izkuntza utzi
Ta zabiz erderaz
Nigaz eser nai bosu
Ikasi Euzkeraz.
Zer dirauztasu Mikel
Txoratu al zera?
Gaur.egun inorako
Ez dosu Euzkera,
Eta ezdaigun galdu
Eskontzeko aukera
Euskera barik ere
Konponduko gera.
Euskotarrak Euskeraz
Ikasi bear dau
Euskal herrien ona
Ikusi nai badau.
Eta ikasiteko
Gogorik ez badau
Mirentxu Mikelegaz
Eskontzerik ez dau.
Baina Mikeltxo biok
Maiteak izanda
Ez genduke egin bear
Ain bezte demanda,
Konforme ezbazagoz
Erderaz eginda,
Eskuratuko zaitut
Laztan bi emonda.
Laztan bi emonagaz
Nai nosu eraman
Baina alperrik zabiz
Erderiaz teman,
Jakin dagixun Mikel
Ez dagola broman
Laztan eder bi orrek
Erdaldunai eman.
Zenbat maite zaitudan
Gaur erakuzteko
Euskera ikasiko det
Zuk naidosulako
Eta biok Euskaldun
Gera eskonduko
Gero aurrik badogu
Euskaldun azteko.
Orrela bada Miren
Ezan dauztasuna
Euskera Amarentzat
Ura postasuna,
Aukeratu zeginke
Eskontzako eguna
Biok egin dagixun
Sendi Euskalduna.
|