inprimatu
Balentin Enbeita
Izenburua:
Balentin Enbeita
Sinadura:
Enbeita, Abel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Abel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
694.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Balentin Enbeita

 

Abel (Enbeita?)

 

 Maiatzak ogei egun,

 lorak ameslari.

 Urretxindorra bere

 kabian kantari:

 jaio baria dagon

 Txindor umiari,

 bertsoz itto arazi

 nahiez malkoari.

 

 Txindor barria, barriz,

 Aman besoetan,

 negar ta irri-barre

 erdi bertoetan.

 Amaren poza gaiņez

 begi gozoetan;

 txoriak kendu eziņik

 etxe auzoetan.

 

 Mila bederatzireun

 ta seigarrenean,

 Atxeli mendiaren

 bular barrenean,

 Urretxindor kabiko

 txoko ederrenean;

 Txindorrak ames dagi

 lo xamurrenean.

 

 Baņa txindorra doa

 azi ta lumatzen,

 bertsoz Euskal-herria

 nunnahitik edertzen.

 Kabi barri bat, barta,

 sortu dau Ormetzen

 maitasun katetikan

 kimuak agertzen.

 

 Irurogei ta amar

 urte dira ordutik,

 eguna ere juan zan

 ia akordutik.

 Zenbat poz, zenbat neke

 kantatuz mundutik

 Lumak jausten ioakoz

 tantaka burutik.

 

 Berriz Maiatzak ogei

 Txindorran eguna.

 Nork entzun leiken bere

 abesti biguna?

 Bere ohera doa

 iheska illuna,

 ta kiņu eguziak

 opara zoruna.

 

 Naizta gorputza astun;

 lasterketan lotsa,

 Oraindik abeslari

 ta gazte biotza.

 Herriak entzun daian

 egi zur, zorrotza

 Txindorra, ez ixildu

 oraindik ahotsa.

 

 Ormetzeko kabian

 goizaro-goizaro,

 bertso sakon, biguna

 abestuz gozaro,

 danari egun ona

 dautzie oparo.

 Holaxe bizi bedi

 Txindorra luzaro.

 

 Bizi bedi txindorra,

 horixe dot nahi-ta.

 Urteak asko, barna,

 gazte, zindo baita.

 Zure kimu geranok

 hain zaitugu maita:

 hara hor nere bihotza...

 Zorionak Aita!

 

 Gure Ama ta zure

 emazte kutuna,

 lagun dozula igaro

 alai gaurko eguna.

 Jakin kimu guztiok

 maite zaituguna,

 ta BION zoriona

 eskatzen doguna.

 

 Guk ere egin doguz

 bertsotan aprobak

 barta sarritan entzun

 txalo beroz lorak.

 Baņa iņoiz be ezin

 izan zu baņo obak.

 Ez ikaratu Aita

 badatoz illobak.

 


inprimatu