D.Pedro jauna izandu zera
Elola, Emiliano
1.
D. Pedro Jauna izandu zera
emen gizonik onena,
dotriņa ematen, gogoan daukat
ezautu ziņuzten aurrena
sakristiako banku aietan
geldi egoten enitzana
zure aotik ikasi nuen
Jaungoikoaren izena.
2.
Mutil koskorra egin nitzan da
solfeoa erakutsitzen,
gauza erreza etzan izango
do, re, mi buruan sartzen
noiz-baitekoan ikasi gendun
meza batzuek kantatzen
okerren bat'e egingo nizun
noiz edo noiz meza launtzen
3.
Arrigarriak egiten ziņun
Aitor-lekuneon aldiak,
amaika animei askatutzeko
kontzientziko larriak
goizean berriz argieskillakin
naiz egon aize gorria
bufanda aundi bat ibiltzen zendun
gordetzeko eztarria.
4.
Zure semeak bilduta gaude
omenaldia egiteko
ez uste izan bildu gerala
azken agurra emateko
gure ateak zabalik daude
nai dezunean sartzeko
etxekoa etzeanik iņori ere
etzaio irudituko.