Aire berriak
Elgorriaga
1.
Honatx solas bihurriak
ager ditezen-irriak
euskaldunaren portaerari
xuxenki jarriak,
Esparru itogarriak! Ase gure egarriak!
Gure artera behar ditugu
gaur aire berriak.
2.
Bertsolaritzaz ari naiz,
honetaz pentsatu dut maiz,
geure kaleak bete beharrak
dira bertso alaiz
Oraindik gerade garaiz,
gauza ez-baita egingaitz,
aldatu behat dugu jarreraz
doinuaz eta gaiz.
3.
Galtzetan beti eskuak,
aurpegi larri estuak,
ia igualtsu direla beti
gai eta puntuak.
Eta betiko kontuak.
Ezdira nere gustuak.
Itxuraz be(h)inpein alda ditzagun
bertso apustuak.
4.
Batek erranen dit: «Ixo,
burutik jota haiz oso!»,
Eta geldituko da ondoren
hortxe gozo-gozo.
Oker nagoke akaso,
baina nik nerea jaso,
nere ustetan hortik jo behar
genuke preziso.
5.
Mundu berria hor dago
xoragarria zeharo
hartara sartu eta murgildu
edota akabo.
Gazteek dakite klaro,
ez dira burutik ero:
Amuritzaren bertsoak baino
«Hertzainak» na(h)iago.
6.
Asfaltoa ta euskara,
biak ditugu susara,
reakzioa ona liteke
hori behrbada.
Be(h)iak bihoaz askara
ta euskara: karrikara!
Punk-a ta rock-a sartu ditzagun
Bertsolaritzara.
7.
Larruzko txaketa beltzak
ta iltze zurien ertzak
izanen dituk hala na(h)i baduk
Lazkano hiretzat.
Lopategi ta Amuritzak
ilean kolore printzak.
Ai jaungoikoka hasiko dira
euskaldun apezak.
8.
«Barricada» eta beste
atseden egin bitarte
bertsolariak berriro gero
larru eta kate.
Publikoari atake.
Peña ikusi na(h)i nuke
hor ipurdia erakutsirik,
buzkerka jo ta ke.
9.
Has bitez jada kantatzen,
hizkera klaro ta zuzen,
mikrofonoari heldu gogor
eta oi(h)u ozen.
Donosti, Bilbo, Gasteizen,
Irunean, Miarritzen.
hor zagok saltsa, neska-mutilak
alaitu gaitezen.
10.
Bertsoz herriaren kezka.
Ta herriari galdezka
jakin dezagun une honetan
zer dezake(e)n eska.
Honela ere protesta
gauz kaltegarria ezta.
Bertze erako tresnez osatu
gaur gure «orkesta».
11.
Astin dezagun arrauna,
hori da etorkizuna.
Mugitu beharra da ontzia
geldirik duguna.
Hau da manera txukuna,
hurbilduz amets urruna,
gazteriaren mobida hori
dadin euskalduna.
12.
Katxondeoz ta serio,
errima dela medio,
buru honeri bertso'dozena
gogoratu zaio.
Ez da inon misterio,
ARGIAk agindu dio.
Gaurkoz na(h)iko da, segi horretan!
lagunak adio!