[Bertsotan]
Loidi-Saletxe
AITAK:
Letra horiak zeuzkak
hemen azal beltzak,
hemen esan dutenez
hau tokatutzen tzak.
Ni borondatez berdin
natxiok danentzat,
estraina izandakua eta
azkenenguantzat
Aitak emanda orain
txapel hau hartu ezak.
SEMEAK:
Agurtutzera nijua danak
hartu baino leno lua,
bertsoak onak batzuk ziraden
baina zenbat zan alua.
Alde batetik txapela eta
bestetik zuen txalua;
hauxe izan da aurtengo nere
errege erregalua,
errege erregalua.
|