Zoritxar batek zuen esnatu Hernani egun-sentian
Egin-Berri, Joxantonio
Mila beatzirehun larogei eta
beraz laugarren urtian,
ostirala zen, hamabost egun,
sartuak ginen ekainan.
Zoritxar batek zuen esnatu
Hernani egun-sentian,
hil zituzten bi gudari jator
herriko etxe batian;
herri guztia unkitu zuen
albiste honek goizian.
Putakume ta txakur ugarik
hartuta zuten kalia,
ikuskizuna txarra goizetik,
triste zegoen jendia,
Ondo nabari zen begietan
negarra zela erdia,
nork ez egingo, jakin ondoren
gertatutako guztia;
hil zituztenak bait ziren gure
kide Katu ta Txuria.
Hernaniarra zinen Txuria,
Busturiatarra Katu,
ez zaituztegu inoiz ahaztuko
aitzitik, beti oroitu.
Horrelakoak herriak ondo
egiten ditu epaitu,
hilketa guztik bezala dugu
erantzun ta, ez barkatu;
Euskal Herriko historian da
hori betiko grabatu.
Txuria eta Katu zueri,
berdin hildako guztiak,
aitortu behar dizutet hemen
daude betiko maltzurrak.
Nola Arzallus, Bandres, Garaiko,
etsaiekin bat eginak,
oztopo bila, askatasunik
ez dezan lortu Herriak;
guk jarraituko dugu askatzen
herri hontako kateak.
Frantses aldetik errefuxiatuk
ari dituzte zigortzen,
espainolaren gain dago preso
ta herrikoak zapaltzen.
Saiatzen dira goxoz ta zigor
ta gu ez gara damutzen,
jartzen diguten hamu txarretik
inoiz ez dugu kozkatzen;
herriak ez du amore eman
jarraitzen du borrokatzen.
Hildako guztik hemen duzute
gure artean itzala,
abertzaleak berarekin bat
darama zuen odola.
Txominek zion, irabaztera
kondenatuak gaudela,
horretan gaude, euskaldun askok
pentsatzen dugu horrela;
Euskal Herria askatu arte
borroka izango dela.