Etxai guztiak garaiturikan
Etxai guztiak garaiturikan
Zure laguntzaz lurrean
Garaipenaren sari artzeko
Argi eiguzu zeruan
Zure jantzi ta soka txuria
Dabilzkigunoi soinean
Loinaztar Martin lagun eiguzu
Burruka aldi onetan.
Zure Kutuna artutzen degu
Martin Deun gure gidari
Bildurrik gabe jarraiko diogu
Il arteraņo berari
Sinismen biziz begiratuaz
Zeruko atsegiņari
Irri ta parra beti egiņaz
Gaiztoen esa-mesari.
Jaunaganako maitasunean
Karubi sutsu egiņik
Anima danak erosi naian
Zabiltza txit zoraturik
Erbeste-errira alde egin da
Bein ere gelditu barik
Ango ta emengo anai guztiak
Zerura zuzendu nairik.
Anaitxo oiek irabazteko
Zaude ain gogoz beterik
Egarri orren indarragatik
Iritxi zera azkenik
Gurutze baten zure odola
Ixurtzeraņo bai pozik
Gurutz ortatik otoitz egiozu
Jaungoikoari gugatik.