Eguberrietan
Esna gaiten esna lotatik
Gau ontan da Jesus sortzen
maitetasunak garaiturik
Guregatik da etortzen.
Gu zerura naiez altxatu
Jesus jeisten da lurrera
Eldu da gu naiez salbatu
Gorputz ilkor bat artzera
Ala aren laudorioak
Behar baitugu kantatu:
Ala gure bozkarioak
Behar baitu seinalatu.
Bekatua, suge tristea,
Oa ire leze beltzerat;
Etorri duk Jesus maitea
Hire obren urratzerat.
Zerk gaitu bada atzerazitzen?
Hel gaiten, hel Jesusgana;
Bekatorengatik da sortzen
Saindutasun bera dena.
Ikusgarri mirestekoa
Oi, hau da umiltasuna!
Zeru beraz goragokoa
Aurroialean da emana.
Erregen Errege delarik
Ez du nahi disdiratu;
Ez du nahi palaziorik
Heia txar bat du hautatu.
Otzaz ere da penatua
Sasoinen Manatzailea;
Lurrean datsa gabetua
Guzien Egintzallea.
Bi abere ditu laguntzat;
Orra Jesusen kortea:
Lasto gutti bat etzanzat
Oi, hau gauzaren dorpea.
Amodioak du sustatzen
Haren biotza guretzat
Has gaiten, has haren maitatzen
Guduka gaiten harentzat.