Jainkoaren begi-nini
Dorronsoro, Luka
Andre Mariren ermitan,
irudiaren aurrean,
aur bat dago belauniko,
zein ederki! otoitzean:
Aita amek txit maite naute...
Zu ere bai, Andre Mari.
Orregatik jantzi naute
jantzi berriz "urdin-txuri".
"Txuri-urdin" omen zera,
Andre Mari, Sortzez Garbi.
Amak, gaņera, esan dit
zerala "garbien kabi".
Txuri ta urdin dira, bai
margoetan ederrenak,
baņa... errex gaintzen ditu,
AMA, zure edertasunak.
Asko, Zu goiztar izartzat
artzeaz asetzen dira,
margo danen gain baitago
izarņo orren dirdira...
Zu, AMA... etzera margo.
Zeruan, berriz, izarrik
ez da zure edertasunak
itzaliko ez lukenik.
Zure aintziņean, Mari,
eguzkiaren argia
ez da illun otza baizik.
Nor zera Sortzez Garbia?
Dan guztiaren Erregin.
Baņa zure izatea...?
JAINKOAREN BEGI-NINI
zera Zu, AMA maitea.
|