"H", atx
Davant-Iratzabal, Jon-Luis
Beti gramatika
Eta politika!
Beti polemika,
Hau da mekanika!
1
Ez-da-badan bero, bai eta minbera,
Min hartu ondoan zorrozten sobera,
Min egin orduko hainen bihotz-bera,
Zalantza hortarik ezin naiz atera.
Gure polemika
Ez baita koblaka!
2
Euskal-Herriaren bere gaintasuna
Eta lanarentzat ahal den zuzena,
Hona gizartean lehenik zaitana
Eta kexaturik ezarten naiana:
Ene politika,
Hau da polemika!
3
Herriaren alde borrokatu behar,
Neke bada neke, bere gain dadin jar:
Zenbaitek odola emaiten harentzat,
Besteek izerdia zor dugu behintzat.
Herriaren kezka
Al da politika?
4
Batasun egarriz suia dizut pizten,
Askatasun gosez bihotza giltzatzen.
Zergatik etsaiez garare tronpatzen?
Euskara erdarak derigu zapaltzen!
Ene dialektika:
Ez haurridei hilka.
5
Euskalzaintzan berri, ez ofiziokoa,
Jarraikitzen dizut jakintsunagoa,
Herriko bozketan berdin aurkakoa:
Hor bidea ez dut politikakoa.
Gure gramatika
Ez da politika.
6
Euskaldunek nondik alkar entelega?
Euskara Batua ezin dugu laga.
Euskalki orotaz emeki hazirik,
Bihotzetan txerta, lanaz ederturik.
Gure gramatika
Ez da mekanika.
7
Gramatika bego polemikatik at,
Nahiz hortan ere nekez gararen bat.
Euskara zerbitza hartan izkribatuz,
Aberasturen da bakoitza, hautatuz.
Ene gramatika
Date poetika.
8
Herriaren kezka
Bada politika,
Lan egin dezagun,
Nik ezker, zuk eskuin.
9
Euskararen kezka
Bada gramatika,
Ar gaiten koblaka
Eta ez mokoka.
10
Musak otoitz eta
Txirula har eta
Jauts oro plazara
Soinu egitera:
Herria dantza dadila
Plazer dukean bezala.