Don Mateo Mujika
Beste berri bat ere
au bezin makurra,
biotzarentzat ez da
igurtzi xamurra;
mesede bat genduke
balitza gezurra,
beste obispo batek
egin du agurra,
igande goizez utzi
du bizien lurra.
On Mateo Mujika,
gotzai errikoia,
uraxe zan euskaldun
guzion patroia.
Aundia gendun, Jauna
au da arrazoia!
Obispo izanarren
zan gure morroia,
ez ote du merezi
santuen koroia?
Oraiņarte bi gotzai
jatorrekin geunden,
ta bizi lokarria
zuk diezu eten;
zu maitatzeko izan
dutelako kemen,
gizon zuzenak izan
diralako emen,
Zeruan dezatela
zurekin atseden.
|