Bergara "la nouit"
Buztanikara
1
Etorri da azkenik
aste bukaera,
aste bukaera,
despedida dugu ta
goaz afaltzera.
Arrain txuleta tarta.
hau dok betekara
gu ahinako gizonik
inon ba ote da,
egarriak gaude ta
txanpana atera.
2
Txanpanak bizitzen du
gixajua dana,
gixajua dana.
kantuan ere ondo
ingles eta dana
zarraparra ugari
indarra nahi aina
narru kontuan ere
edozein da ona
Tartufo-n bila daigun
neska-gazte bana.
3
Gaur ez noa etxera
narrua jo gabe,
narrua jo gabe,
titi haundia bada
mila aldiz hobe.
Paotxa-ko atian
bultzadaka gaude
zigarro kea eta
musika Ğa topeğ
Santagedan zoroak
oso sano daude.
4
Tartufo-ra jeixtean
eskilaran jausi
eskilaran jausi
prakarik berrienak
belaunean hausi
topetaraino dago
beroa nagusi
dantzan eztakit baina
zalapartan hasi
rubia batengana
begiak ihesi.
5
Zu baino ederragorik
eztago munduan,
eztago munduan
Guk biok auskalo zer
egingo genduan.
Keinu egiten zidan
ahal zuen moduan
senargaia zeukala
paretan onduan,
Txanpanez asetzera
joan nintzen orduan.
6
Etxeratu orduko
kukurruku oilarra
kukurrnku oilarra
burua bere eta
pausua baldarra
mingain leuna baina
eztarri lakarra
hau da larunbateko
poz eta plazerra
probatu nahi baduzu
etorri Bergara.
|