Bertsogintzan nauzue
Boti
Bertsogintzan nauzue
benetan berria
honen teknika bait dut
aurten ikasia,
baina erantzun nahi dut
naiz egon larria
Murumendin bertsoei
hori da egokia.
Bertsoak letu ditut
lehia haundiakin,
zer esan nahi duzu
zuk bertso hoiekin?
ezin ninteke egon
ni ados zurekin
zu nastatzen bai duzu
gorria beltzakin.
Sozialismoa eta
inperialismoa
bien artean non da
ba erlazioa,
biak bat egotera
da ezinezkoa,
non ikasi ote duzu
zuk komunismoa?
Hamazazpi urtea
hila zen urria
Errusian izan zen
iraultz berezia
gaur ordea galduta
da langileria
orain sortu delako
han burokrazia.
URSS gobernuarena
ni nauk lagun txarra
ez bait dut gaur sentitzen
beraien beharra
ni ez naukelako
nikaraguatarra
ez palestino eta
El salvadortarra.
Neutral hitza da beti
arriskugarria
zapalduta ba duzu
zure aberria
sortu behar diagu
bloke bat berria
bortxatuen arteko
batasun gorria.
Euskal gazteok gabiltz
sozialismon bila
gaur ikurrin gorria
ez dago erahila
borrokan goratu zak
ezker ukabila
Euskadi askatu arte
ez utzi makila.
Moraleja ikasi
mesedez laguna
ez bait da urrea
brilatzen dun dena
gure herriarentzat
nahi dugu onena
aukera dela uste dut
sozialismoarena.
|