Goizeko otoitza
Bone, H.
Goizean otoitzikan
Egiten eztuenak
Eztu onik izango
Egun artan guzian;
Arekin eztijoa
Aingeru Zaintzalea,
Negarrez ta atsekabez
Esaten dio onela:
«Ai! nik utzi bear aut,
Irekin ezin joan,
Ezin iri lagundu
Ire galdu-bidetan,
Ezin aut poz-arazi
Ire atsekabetan.
Ez badek otoitzikan
Egiten, ezin diat
Izan ire Zaintzale.
Ator, ator atzera,
Belauniko jarri ta
Otoitzik egin gabe
Ez etxetik atera.»
|