Loreskin tantak
Berri
I
Loreskin-nota gozoak
Udazken-goiz emean,
Landetxeko neskatilla,
loreskin zaharrean,
ĢOņazezģ ari da jotzen,
areto nagusian.
Ai, loreskin, loreskiņa,
ai, loreskin nerea.
II
Goiz eguskitsu ontan
ezta entzuten besterik:
aizeak edatzen tantak
-loreskiņanak noski-
eta menditik datorren
iturritxo kantari.
Ai, loreskin, loreskiņa,
biotzeko loreskin.
III
Urrutiko ariztegia
sutan dala iduri,
izerdi gabeko ostoak
iltzera ba-doazi.
Lengo abaro berdea
urre gorriaz jantzi.
Ai, loreskin, loreskiņa,
loreskin maitagarri.
IV
Burnigorrizko garoa,
goietan ebakia,
xiorretatik dakarte
gurdian zamatua.
Ixildu da loreskiņa
"Oņazez" amaitu-ta.
Ai, neskatil, neskatilla,
jo zan berriz neretzat.
V
Eguzkia gallur-aldera,
ibaia dir-dir bean;
urrezko artoa, legunki,
firrix-farrax soroan.
Loreskin-tantak berriro
aidean dabiltz egan.
Ai, ereskin zaharra
ai, ereskin gurea.
VI
Bideko zugatz aundiak,
buruak makurtu-ta,
lengo zaldunen antzera
elkarri daude agurka.
Egoak zabaltzen ditu
"Artzaiaren oyuak"
Fraide aren oroipena
buruan garbi daukat.
VII
Aita Donosti-irudia,
urteak joan ta etorri,
gero ta aundiagoa
egiten zaigu ari.
Aren eresi bikaņak...
aren erti-lan aundi...
Lekaroz'ko lekaideaz
oroituko naiz beti.
VIII
Zure bitartez, fraidea,
eskatzen diot Jaunari
ondu ditzala neskatxa
eta bere loreskin.
Baitare Olerkariak...
(...artean ez nago ni)
Ta iraun erazo dezala
bizirik Euskal-erri.
|