Larogeiko hazaroan
Berasategi, Patxi
Larogeiko hazaroan
bederatzia zan
lasarte omendua
Zegama izan zan.
lehenengo goratzarre
zuen Herri-mezan
Don Josek agertu zun
Lasarte hori zein zan
ezjakinik bezegon
garbi jakin zezan.
Jendez ta berebilez
herria betea
etzan errexa hantxe
pauso ematea.
jaialdira sartu nahi
guztiek batea
bultzaka hautsi behar
zineko atea
bihotzez txalotzeko
Lasarte maitea
Bertsolari asko zan
Zegamara bitu
denak batera ezin
inola kabitu.
Aldiko lau ziraden
kantatzen aritu
lora eder askorik
jasoak baditu
ez lehendikan Lasartek
erein ez balitu.
Gaiak izan ziraden
Segurolak jarrik
bertan ez genun entzun
batere hitz txarrik.
Ez da Lasarte honen
pareko izarrik
bertsuei emateko
argi ta indarrik
mundu hontan oraindik
ezagutu danik.
Omen hauetan beti
ohitura hau denez
hor hasten da Lasarte
eskerrak emanez;
«Zegamak maitasun hau
nola dit» esanez.
Neronek ikusi ta
entzuna dedanez,
baziraden zinetik
irtenak negarrez
Kiroldegian gendun
elkarteko jana
haundia izan arren
beterikan dana.
jatetxeak bazuten
serbitutzen lana
ondorenean han zan
bertsuen emana.
Amaitu zen kantatuz
denok AGUR JAUNA.
Eskerrak omen hontan
dezutenoi parte
nahiz ta herrian bizi
nahiz bizi aparte.
Eskertzen da Zegama
eskertzen Lasarte
hurrengo omenerako
beste urte bete.
AGUR denori berriz
San Martinak arte.
|