Itsas-haizea edo ixiltasunaren itzala
Beltzaran
Haizeak korri ez egin arren,
juramendu bat egiten dizuet,
majuskulekin:
noizbatean nonbaitean izan nintzela.
Eta haize honek norbaiten ileak,
edota nireak, (?)
banatu zituela.
- belaunaldiak igaro dira, esaten dudana
gertatuz gero- .
Irakina hoztu denean, galdetzen dut.
Haize eta biziaren tartean,
zein ote da, hau
mundua al da,
kosmosa argitu ondoren, izarrak bildu.
Gaua laztu aurretik, eguna eskaintzen
diguna?.
Zer ote da, hau,
gauaren alanbradak,
Bere haizkorarekin, erdoil hauts bihurtarazi,
kopadurak diren hitzekin, gauak eta egunak,
beren erroetatik arrankarazi
dezakeena?
Itsas-haize eta heriotzearen tartean kokatzen ez den
zerbait edo norbait?
Zein ote da hau
denbora herbesteratzen duena gure
iragan trixteetara
inoiz iratzarriko ez diren
iragan lotsemaleetara?
Zer esan dezakegu, guk,
euriaren zirpiztin baten hotsak,
- gu baino gogo gehiago bait du -
ixilarazten gaituenok...?
eta halere...