Ori ametsa aurtzoarena!
Begi-beltx
Jesus Aurtxoak
Deitu ditu txoriak:
¨Zertarako deitzen
Zeruko egaztiak?
-Eskuetan artzeko
Egaztin txikiak
Jesus Aurtxoa
Baratzera doa:
¨Zer billatzen dezu,
Nere begitxoa?
-Lili ederrenak
Autatzera noa.
Jesus Aurtxoa
Sorora badoa:
¨Zer ikusi dezu,
Nere Jaungoikoa?
-Lore txikitxoak
Biltzera gaur noa.
Jesus Aurtxoa
Brankan lokartu da:
¨Ezta asarretuko
Berriz itxasoa?
-Ez, ez: bertan dago
Bere Jaungoikoa.
Jesus Aurtxoa
Bidian badoa:
¨Zertaz illuntzen da
Iguzki beroa?
-Ezautu du ta
Bere Jaungoikoa.
Jesus Aurtxoa
Itxasorontz doa:
¨Begiak erne-erne
Zertara dijoa?
-Arraiei gaņetik
Pasatzera eskua.
Jesus, antxe dago
Txalantan sartua:
¨Eztio ekaitzak
Iraulko ontzitxua?
-Urbildu baņo len
Egoin da ematua.
Ametsetan dago
Zeruko Aurtxoa:
¨Zein izaņgo ote da
Bere amets gozua?
-Ogitxo batian
Dagola altxatua
Mundu jira ibilli ta ondoan
Eztu Aurrak arkitu gozua:
Txorien abesti alai-alaiak
Zitzaizkion lurreko soņuak.
Asmatu du iņork etzezakena:
Ametsetan ori, lo gozuan!
Amets bat izan du: gelditzen dala
Beti emen gizonen ondoan.
Ori-Aurra! Aurra baņan Jainkoa;
Orrek daukan aurpegi xalua!
ĢZatozte nigana, danok etorri,
Emen naukazute altxatua.
Giltzapian nago, ez bildurrikan,
Zuengatik gelatxo estuan;
Jaungoiko bera naiz gerizatua
Maitasunagatik ogitxuan.
Txikitu naiz, Jaungoiko izan arren,
Argira zauzkatet nik buruan.
¨Eztezute neretzat idukiko
Gelatxo bat biotzain barruan?ģ