Oi ostiaren eztia
Begi-bertx
Oi Ostiaren eztia,
zeru idikitzalia!
Etsayak estu dabiltzkit,
Zabaldu zeru atia.
Oi Oostiaren gozoa,
Atsegiñetan eztia:
Aingerutxo bat egin ni,
Zeruko Ogi zurea.
Zure begira naukazu,
loriak intza bezala:
Jesus maitea, iguzu,
zureak izan gaitzala.
Agur, Maitetxo nerea,
Nere Jaun eta Jabea:
Nere biotza izan bedi
Bakar bakarrik zurea.
Oi ostiaren eztia!
Zeru idikitzalia!
Larri dabilkit gogoa,
Lagundu nere Jainkoa!
|