Jesusen biotzari
Begi-Beltx
Atoz, Jauna; eguna ba dijoa:
estali da iguzki beroa,
t'itsasorontz doa:
ez aurrera joan, illundu du ta,
maitasun beroak eskeintzen dizu
gogoz etxetxoa,
gure jangoikoa.
Atoz, Jauna: baldin biotz gogorrak,
zutaz atzenduak,
ukatzen dizute maitasun gozoa,
barkatu zayezu,Jaun Biotz-bera;
etxea dugun arte, jesus ona,
Zu izango zera
emengo jabea.
Atoz, Jauna: ez eskale bezala,
gure Aita, Nausi, Jabe, Erege,
Zu izango zera.
Gaixtoak ba doaz bide okerrez
ta Zu atzenduaz:
etxe ontan Zu zera Jaun ta Jabe;
biotz bakoitzian su gar biziya
arkituko duzu gure etxian.
Atoz, Jauna: biotz irazekiaz
maitatzen zaitugu:
t'etxe ontan Errege
autatzen zaitugu:
Aldare bizi bat gure biotzaz
egin nai dizugu:
jarri bertan, Jauna, bildurik gabe;
jarri bertan zuk Biotz gozoa.
Jarri zazu, Jauna, bildurik gabe
zure ame zintzoak gerade:
ezpata zorrotzak zati gaitzala
Zu mindu baņo len.
Zu ukatzea baņo
eriotza obe.
Mundutarrak egiten ba dizute
zuri gogor, Jauna,
ezpata zorrotzak ba datoz ere
armatuz zugana,
zuregana ez dira urbilduko:
ezpaten agoak ez Biotz ori:
ez dute ikutuko!
Atoz, Jauna, elkar besarka zagun
alkarganaturik gozo gozo:
itsas urdiņian dagon bezela
arraitxo txikiya,
zure maitasunaz inguratua
nai degu biziya.
Alkarrekin ongi egingo degu
munduko bidia:
oņaze gogorraz gure biotza
samindu ta auldurik ba doa,
begietatikan ixurtzen diran
malko dirditsuak,
artu, Jauna, artu zere eskuetan,
gorde, Jauna, gorde Biotzean.
Atoz, Jauna: gaur gora jaso degu
bandera santua:
Atoz, Jauna, emengo Nausi zera:
t'etxe ontan, Jauna, Eregea.
Lurreko gauzetan beartsu baņo,
zeruko gauzetan aberatsa:
Zorionekoa maite dulako
Errege Saindua,
bere jangoikoa.