inprimatu
Bergara'ko neskatxak
Izenburua:
Bergara'ko neskatxak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
746.zk.
Orrialdea:
11

 Bergara'ko neskatxak

 aurrera danboliñ

 karameluak jan da

 dultziak gaitz egiñ.

 

 Bergara'ko neskatxak

 zer dute merezi?

 Errekan beratu ta

 lixiban egosi.

 

 Zazpi neskatxa dira

 Bergara'ko errian

 aurkitzen diradenak

 ezkondu premian.

 

 Zazpi neskatxetatik

 lau enamoratuak

 aiek ez dituzte nai

 soldadu rasuak.

 

 Itz egiteko biar

 dira sarjentuak

 bestela gelditutzen

 dira mutuak.

 

 Neri esan zidanak

 ongi bazekian

 nola dabiltzan oyek

 soldaduen atzian.

 

 Txit gaztia omen da

 danen kapitana,

 izenez esango det:

 Marta deritzana.

 

 Emengo paisanuak

 ez dute balio

 Marta deritzan orrek

 ala omen dio.

 

 Pañelu krespoizkua

 erregalatu dio.

 ¡Ainbeste maite badu

 ezta misterio!

 

 Irabazira juaten

 banaiz urrutira

 karta ta eskumiñak

 maiz izaten dira.

 

 Beti diru eskia

 nabillen tokira

 aguro bialtzeko

 pixka bat sikiera.

 


inprimatu