Arduaren azaņak
1
Ogei bertso berriak
orra Tolosatik
illia urdindu ta
Fabrika zarretik
inprentan ere ongi
moldez paraturik
moskorrak gelditzeko
eskarmentaturik.
2
Arduaren bentajak
nua edatera,
milagro aundiyagorik
munduan ote da;
asi baņo lenago
iņor edatera
zenbat konbeni zayon
kontubak atera.
3
Ezta Filosoforik,
ez Teologorik
arduan neurriya
artuko dionik;
gizon aundiyak ere
ikusi dizut nik
beren moskorra ezin
disimulaturik.
4
Gizonak galdetzen du
-ŋnon da ardo ona?
Ardoak erantzuten du:
-Emen nago, jauna,
zu nai zenduzket artu
nerekin laguna
beldur gabe pasatzeko
gaba eta eguna.
5
Preso para ninduten
Kupela batian
geroztik emen nago
sei illabetian;
nik lagunduko zaitut
amorio on batian,
begira izan eztayen
zuretzat kaltian.
6
-Peleatzera nator,
Ardoa, zurekin,
zenbat indar dituzun
bear nuke jakin;
betor, matzaren kasta,
bere adarraikin,
ez naiz ikaratuko
aren indarraikin.
7
Ardoak esaten du:
-Begirauk, tontoa,
ez badek ateratzen
obeki kontua
laister jarriko zaizu
mingaņa tontoa
burua makurturik,
oso zoratua.
8
Arduak esatendu
berak aditzera:
-Aski edandezute,
zuazte etxera,
zertara etorri zera
guri agintzera?
oraindikan nerekin
nagusi etzera.
9
Gizonak eluke
ez jayo munduara
Arduak galdutzekoz
bere ezaguera,
noiz nai amilduta
erreka edo ura
igual sartuko da
sukaldeko sura.
10
Batian arrastaka,
bestian erori,
nolabait etxera
gizon eder ori,
gero maldiziyoka
andre gaxuari
txapela kendutzeko
tabernariari.
11
Gizona etzanzaitez
pakian oyera,
eguna argitzian
konponduko gera;
txapela prenda utzita
etorri altzera?
kreditu ederrenbat
badegu sartzera.
12
Arduak etzuela
zenion indarrik
txapela batengatik
ez egin negarrik;
ez det ikusi nai nik
orrela senarrik,
ez du buru galduak
txapela bearrik.
13
Esaten dizut bada
beti alperrikan,
ezaitela gustatzen
gizon moskorrikan;
beti txapelik gabe
zu tabernatikan,
ondatuko zenduke
Leon-go fabrika.
14
Alako gizon txarra
moskortzen danian
lengo pensamentuba
ditu mingaņian,
ez barkaturik egin
gaurko egunian
ardua geldi dedin
kreditu onian.
15
Aski da ikustia
andre bat ordiya,
emango eta nayago
beti egarriya,
nonbait legorra dago
arren eztarriya,
ori da biziyo bat
etxe galgarriya.
16
Alako fameliyan
bada sobra neke
neregandikan beintzat
urruti nai nuke;
Burdeos bukoyak ere
bere baluke
iru urte baņo len
tragatuko luke.
17
Edari gustozkoa
matzaren zumua
orrek enredatzendu
galanki mundua,
gutxi izana dute
batzubek damua
naiz egin dezatela
non nai alderua
18
Andria ezin altxa
senarra ari da
parrez itotzen dagon
jendia begira,
altxatu dolorez ta
berriz erori da
zikintzeko beldurrak
loyaren erdira.
19
Oriyek ikusita
moskortzen denari
pozik emango nioke
frasko bat edari,
ez naiz ikaratuko
esatez ori,
sekulakoz arekin
eskarmentak bateri.
20
Au da errematia
gure arduarena,
ia nor asiko dan
moskortzen aurrena,
bizio guzietan
ori da txarrena,
mandamentu guziak
galdetzen dituena
|