Isil-barruko izketa
Aurraitz
Jaun ona! Benetako poz zure bideen azkena!
Zeu bakar-bakarrik zera maitagarri ta ona.
Larrapastaka nabillanarren munduz-barruna,
Alegiņak dagidaz eldu gurarik Zeuguna.
Tenka dabilkidaz lera-griņen indarrak zital.
Zure gorrotoz ezdut nal aurki azken bat itzal.
Uts baten betegarri aurkitu oi-zaitut mazal;
Negar ta negar eltzen naz Zeuguna ego-zabal.
Zarri, Zeure lazianak utzi-ta iges nayabiltzu;
Izadiaren Jaun ta Jaube on-on eta indartsu.
Itxaron ta itxaron aurkitu oi zaitut samurtsu,
Aita on-onaren biotza eskeinka arduratsu.
Zer dut, ene Jaun, maitekor Zu nigana eltzeko
Bide labanetaz noianean ardurabako?
Zure artzai-diadarrak eltzen yataz samurko...
Zer dala-ta nozu maite, naizen ganorabako?
Zure diadarren yarrai berein bidar el naiatzu
"Beti-beti maiteko zaitut" esan barne-sutsu.
Berealaize yausten naiz lengora eskargetsu,
Ta beti aurkitzen zaitut begira errukitsu.
Benetake maitasunaren loki ikustezkorrak!
Zuekandik ataz aldazgorak ditu munduak.
Mingarri dira azketasun bako azkatasunak.
Errukiz aantzi, arren Jaun, nire larrapastadak.