inprimatu
Ekaitza dator egoetik
Izenburua:
Ekaitza dator egoetik
Sinadura:
Aurre Apraiz, Balendin (Aurraitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
56-59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ekaitza dator egoetik

 

Aurre-Apraiz

 

 Ez!

 Ez da bakea iragarten dauan egutaizea!

 Goibel agiri dira inguruak

 eta artega erria.

 

 Biotz-taupadetan otsez da ixilla,

 zer jazoko ete-dan, artega, gogoen itauna.

 

 Nora doakigu gure kultura?

 Geroago ta makalago doa gure kera!

 Euskal-zugatza iñarrosten diardu aize arrotzak,

 (ixilik dagoz mendiak piñudien ixiltasun baltzean)

 eta ardura bagarik dagiguz urratsak.

 

 Nun da gure adorea?

 Nun gure kemena?

 Nun gure bularren indarra?

 (Ez da naikoa ule-luzeen gaitzespena).

 

 Artega datoz egunak

 eta mundua ba-doa bere burpillean,

 aurrera ta aurrera...

 Eta, nun gure itxaropena?

 Biotz-taupadetan oldozkor dira gogoak...

 Amesak ez dabe oztoporik

 baiña, bai, gogailarien egoek:

 Eta guztia dabil artega.

 

 Bare datorkigu, eguzki-sarrera bakoitzean,

 itxaropenen eresia,

 eta zadorrez beterik estaltzen yaku egun bakoitza.

 Eta ezkutuz beterik eltzen yakuz gabak,

 erosta ta ulu, illun eta ikara.

 

 ***

 

 Lo, lo datza erria!

 nai ta ezko lo urdurian.

 Eziñeko gozialde argia dau ames, urrunean,

 odolezko eguzkiaren sorkalde urratuan.

 

 Ba-dira, ba-datoz... Ixilik...

 Nagoan geldi!

 Dagidan ames neure gogoaren askatasunean.

 Elduko, bai, egun barria,

 lor ta neke, izerdi ta odol

 eta beti bezela, narraz, zoritxarrekoen erostea.

 

 Noz arte? Noz arte nekea?

 Noz arte jakintzaren eriotzea?

 Ez al da, ba, au, eskoi ta ezker, ta erdikoek, su ta gar,

 aldeztu bearreko izakerea?

 Zabal daiguzan begiak eta ikusi geure egoerea.

 Edegi entzumenak eta aditu geure zoritxarraren larri-aldia.

 

 Ez!

 Ez da au bakea iragarten dauan aldi garbia.

 Goibel dakusguz inguruak, goiz eta arratsen bizkar zaurituan:

 Oldoztun biotzak,

 Artega gogoak.

 Itaunlari ta urduri dabil, zidor odolduz,

 gogoen adorea.

 

 Ez!

 Ez da egutaize biguna, egoatik datorkiguna,

 aize zakar eta zirimoltsua baiño:

 Ekaitz bata joan eta bestea agertu,

 beti yabilku indartsu ta iltzaille.

 

 Igartzen doakioz adarrak,

 sustraiak lokatzen.

 Nun kokatu oiñak geure zugatzari eusteko?

 Batasunean dago indarra ta oiñak tinko:

 Ez gaitekezan deskeillaz lotsatu, gero.

 

 Ixi..

 Lapurren oiñatzak gure baratzean:

 Gau ta egun diardu,

 Zuzitu ta zapaltzen,

 gora nairik doguzan loren artean.

 Ezarri daiegun txakurra!

 Jarri daiegun esia!

 (Indar-barritu egin gura ditugu geure landarak).

 Utikan gugandik alper,

 jan-txakur ta azpi-jaleen maltzurkeriak.

 Olan poztuko gure biotzen ezkutuak

 eta ez da ospatuko

 etsaien eztegua.

 

 Eta etorri dator bere neke ta atsekabeekaz, egun bakoitza,

 ta gizon jazartuaren ametsak beti artega.

 

 Ez!

 Ez dogu nai odolik.

 Bakea gura dau gizonak.

 Eta joan doa,

 egun bakoitzaren nekeak bizkarrean arturik,

 oztopo, lor eta neke

 zidor arantzatsuak-zear, ortozik,

 oiñak odolez eta gogoa zauriz,

 gorputzarentzat eta, gogoarentzat janari-billa.

 

 Eta ostera bere gaba, bere ezkutu guztiekaz.

 (Upea baizen illun eta itxaropen bagea).

 

 Lo datza uri nekatua...

 Ardura bagakoak bakarrik dagoz itzarrik.

 Ardura bagako zantarrak,

 sabelak beterik eta biotzak utsik,

 edari moskorgarrien artean,

 musika urduriak zirkindurik.

 


inprimatu