inprimatu
Baserritxu bateri begira
Izenburua:
Baserritxu bateri begira
Sinadura:
Aurre Apraiz, Balendin (Aurraitz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserritxu bateri begira

 

Aurraitz

 

 (Arteaga'tar Laurentzi Abari ordaingarria, bere yaioterriaren gomutagarritzat adiskidetsuki.)

 

 MAIÑARI!

 

 Arkaitz arreen oiñetan errekarte orlegi.

 Mendipeko bide-ertzan elizaldetxu zuri.

 Landa ezeen artean basetxe ameslari.

 Lats gardenen leiarra ixila zear eresi:

 Zu bezelako olerki samurrik ez dut aurki!

 

 MAIÑARI!

 

 Gai kutsuz nasi bako baserri zoragarri!

 Amets txauen sorleku zure baso ta mendi.

 ("Kirikiño" idazle erkoi ta yatorraren erri.)

 Bizkaiaren kolkoan olerkoi, eze, garbi,

 zorion ta pozezko bake ixilaren abi.

 

 MAIÑARI!

 

 Zure ingurua soaz barrua zapartari,

 urdinak zear, gogo-zelaietaz urduri.

 -Gizagoitiko anots bat entzun oi dut sarri.

 Mendi eta arru zeru-urrin gozatsurik dari.

 Goi gentzaz bete oi zait bularra zuri begi.

 

 MAIÑARI!

 

 Intzulaitz, Euskubaraitz, Mugarra, Arrenaitz ezi.

 Anboto'ko andera yabole ekaitz-yusturi.

 Zokondo orotan kaden olerkoirik nagusi:

 Arkaitzen arteko ixil aratz orrek Izadi

 -araia eun oskidez gozatu-ta dirudi.

 


inprimatu