inprimatu
Zutik euskaldunak
Izenburua:
Zutik euskaldunak
Sinadura:
Atxubiya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atxubiya

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
582.zk.
Orrialdea:
2

Zutik euskaldunak

 

Atxubiya

 

 Gaur goizian egun sentiko

 lendabiziko argiak

 nere burura ekarri ditu

 oldozpen izugarriak

 Fuero zar alde alkar gaitean

 esker eta eskubiak

 arnasa gabe utzi ez gaitzan

 atserritarren kargiak.

 Abetxek dira gaur nere gelan

 oldoztutako olerkiak.

 

 Euskaldun danak batu gaitezen

 ikurrin baten azpian

 eta botua jarri dezagun

 Lege Zarra'ren gaņian

 Estatutoa ekarriko da

 Orla danak bat artzian.

 Orregatikan arkitzen gera

 egun triste ta beltzian

 Estatutoa ekarriko da

 Onez ezpade txarrian.

 

 Orrela ondo lagnntzen bayou

 anai arrebak alkarri

 Euzkadi auxe izango degu

 gure animen ongarri

 Orren ondoren gaņera degu

 gorputzen osasungarri

 Orregatikan segi zayogun

 abertzaletasunari

 egun batian otsegin zagun

 Gora ta gora Euskadi.

 

 Ganza txarrikan eztiet opa

 bate espaņatarrentzat

 Jaungoikoari suerte on bat

 eskatzen diot danontzat

 baņa geure lur zatitxua

 eman deigula guretzat

 Espaņa espaņarrentzat eta

 Euzkadi euskotarrentzat.

 Erderaren biarrik ez degu

 euskera nai degu guretzat.

 

 Nere anai eta arrebak

 triste arkitzen zerate

 Loyola ori dagoalako

 oso ziaro ustute

 Josulagunak aldendu ziran

 Espaņatarrak aindute

 gu ezin iņolaz ere bizi

 oyek orla aldendute

 Oik ekartzeko Estatuto alde

 botua eman zazute.

 


inprimatu