inprimatu
Napar anai
Izenburua:
Napar anai
Sinadura:
Atxubiya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atxubiya

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
7

Napar anayai

 

Atxubiya

 

 Olerki batzuek abestutzeko

 gaur ematen dit goguak

 negar samiņez agertzen dira

 euzkotar askoren barruak

 itxumen batez baztartu gaitu

 gure anai naparruak

 nora dijuan ez du jakiten

 gizon itxututakoak

 Ama maitia ukatu digu

 etxeko mayorazkuak.

 

 Napar aldeko anai ta arrebak

 nere esana aditu

 Euskaldun danok Ama Euzkadik

 senidetzak artzen gaitu

 orregatikau lau lurraldiak

 berari biayou jarraitu

 senide onak oi diran bezela

 alkar maitatzeko batu

 ludi onetan eta bestian

 berak sarituko gaitu.

 

 Napar aldeko anai ta arrebak

 euskaldun sendi taldia

 Arana Goiri'tar Sabin degu

 euskaldun danon artzaia

 ludi onetan guregatikan

 bere odola ixuria

 guziak asmo bat arturikan

 egin zagun alegin guzia

 urak aldegin baņo lenago

 egin biar degu presia.

 

 Dei maitekor bat eiten dizuet

 napar euskaldun danori

 anaitasun bat gaurko onetan

 gure artian nai det jarri

 Ez egiozute jaramonik ein

 atzerritarren itzari

 maitetasuna artu zayogun

 gure ama Euzkadi'ri

 besoak zabalik gauzkatzute ta

 anai maiteak etorri.

 

 Napar anayak entzun zazute

 gaur nik egindako deia

 danok baturik azka dezagun

 Euzkadi errukarria

 euskaldun danok orregatik deu

 Euzkadi gure aberria

 beragatikan iritxi zagun

 beti-betiko saria

 Gora Jaungoikua ta Lagi-Zarra

 ta gora Euskal-erria.

 

 Euskaldun danok jartzen bagera

 deitu bezela batute

 atzerritarrak beren buruan

 zerbait oldoztuko dute

 txarrian ezer ez dagola-ta

 onian emangoigute

 egun ortatik izango degu

 Euzkadi gureganatute

 oraingo aldiz naiko det eta

 agur urrengo bat arte.

 


inprimatu