Zeren beldur?
Arzallus
1
Biharko Euskal-Herrian dugu
euskaldun denek ustea
Ez dakit horri buruz nolatan
dabillen jende gaztea
Hori ikusiz naiago nuke
Nere begia hestea
Geihen bildurtzen nauen gauza da
herri hauxe frantsestea.
2
Aberri eguna pasatu da
t'ezta izango azkena
Hortxet pizten dan berri zaharrak
dadukan itxaropena
Mugaz gaiņetik indar berrituz
guk ditugu anitz pena
Herri hau baita beti geroan
sinestea dutenena.
3
Gure ustetan herri zahar hau
beti baitoa gorantza
Guk horri buruz egiten dugu
Gure oihu ta ardantza
Bihotz erdian sartua gatik
hainbeste milla arantza
Anitz bildur ta daukat ere nik
betikoa esperantza.